Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala) header
Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala) profile picture

Azkoitiko Udala

Azkoitia
Joined February 2012
Photo by Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala)Photo by Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala)Photo by Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala)Photo by Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala)Photo by Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala)Photo by Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala)Photo by Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala)Photo by Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala)Photo by Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala)Photo by Azkoitikoudala (@Azkoitikoudala)
Udaleko Merkataritza arloak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixek elkarteak IV. Gabonetako Erakusleiho Eraskusketa jarri dute martxan. Parte hartu nahi duten establezimenduek izena eman dezakete abenduaren 4ra bitartean . labur.eus/axabji5r
74
Azkoitiko Gizarte Zerbitzuak gertutik ezagutzeko hitzaldia eskainiko da asteazkenean Asteazken honetan, azaroaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean Elkargunean izango da. labur.eus/zsz2pkg0
67
🟣 Udaleko Gizarte Zerbitzuek 21 emakume artatu dituzte aurten indarkeria matxistagatik. Haietatik hiru adingabeak dira. 🟣 Udalak dei egin du hilaren 25ean, 12:00etan, Herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko. labur.eus/jsola1x7
182
Ateruneak lagunduta, kalera atera diren taldeak gogotsu entzunarazi dituzte danborrak eta barrikak. Kolorea, umorea eta festa-gosea nagusitu dira, San Andres egun handiaren atariko. Irudiak, horren lekuko.labur.eus/h3a4z7vm
1
2
271
Haurrek euren eskubideak aldarrikatu dituzte Haur eta Nerabeen Nazioarteko Egunaren bezperan. Ikasgeletatik atera, eta Herriko plazan bildu dira Gazteria arloak sustatuta, Tratu On egitasmoaren baitan antolaturiko jardueran parte hartzeko. labur.eus/ayvgo3z7
107
Asteburu bete-betea dator. San Andres jaien bueltan, izango da zertaz gozatu eta kaleetan festa giroa izango da nagusi danbor eta barrika doinuekin hasita! labur.eus/firb0dg5
1
3
175
Kapsula Kuantikoa hemen da. Egun osoan zehar, eliza atarian egongo da. Eusko Jaurlaritzak, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak sustatuta, unitate mugikorraren bidez herritarrei teknologia kuantikoa gerturatzeko ekimena da. Ordutegia: 9:00-14:00 /16:00-19:00.
1
80
Jon Plazaola “AA Aita” komediarekin dator, aitatasuna “patetismoaz eta ergelkeriaz aritzeko” aitzakitzat hartuta. 📅 Azaroak 20, ostirala ⏰ 20:00 📍 Baztartxo antzokia Sarrerak salgai entradium-en atarian. labur.eus/06btgmgv
1
90
✅ Unitate mugikor batek herritarrei teknologia kuantikoa gerturatuko die ostegunean. Berariaz diseinatu eta ekipatutako unitate mugikor bat ekarriko da, eta bisita gidatua eskainiko da, eta kuantikak eguneroko bizitzan dituen aplikazioak azalduko dira. labur.eus/bxbhvcqi
78
Udalak ibaiko landare inbaditzaileen erauzketa lanak burutu ditu. Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, landare inbaditzaileen kartografia egin du. Landareak identifikatu, lokalizatu, mehatxu maila ezagutu, eta kudeaketarako proposamenak jaso dira. labur.eus/dzfzc46r
99
"Galdetu. Informatu" lelopean, Bertan eta Herrixen elkarteek, Iraurgi Berritzenek, Izarraitz Lanbide Heziketak eta Urkomek kanpaina bat abiatu dute Urola Erdiko tokiko negozioen jarraipena ematearen garrantziaz sentsibilizatzeko. labur.eus/anrwmej5
222
Gaur San Martingo kanpaiek jarri dute soinu-banda. Ohiturari leial eutsi diote herritar askok. Baita Ana Azkoitia alkateak ere. San Martinera gerturatu direnek gogor tira diote kanpaiari, eta kanpaikadak ez dira goizean zehar ia eten. labur.eus/rdxwkx88
1
1
2
525
Zientzia eta Teknologia tailerrak antolatu ditu Aizkibel Liburutegiak. Atzoko saioan, haurrek elektrizitate munduan sakontzeko aukera izan zuten esperimentu praktikoen bidez.
118
Biharko deituta dagoen greba orokorraren harira, Urbanue herri barruko garraio publikoaren zerbitzua eten egingo da 11:30etik 13:30era.
109
Udal ordezkariek eta batu zaizkien herritarrek Oroimenaren Eguna ospatu dute gaur, herriko biktima guztien oroimenez. Urtero legez, Intsausti Jauregi aurrean, eta “Oroimenean” eskulturaren ondoan”, bost minutuko elkarretaratze isila eta lore eskaintza egin dute.
2
3
148
Azaroa ekitaldiz beteta dator, izan ere, San Andres egun handiaren aurretik ere bada zertaz gozatu. Azkoitiarrek ahalik eta gehien zukutu ahal izango dituzte hurrengo jai egunak, asteburu honetatik hasita. Udala gaur hasi da egitaraua etxez-etxe banatzen. labur.eus/ypcwcnaq
1
1
183
Udalak bihar, azaroak 10, Oroimenaren Eguna ospatuko du. Alkatea buru, ekitaldi irekia 11:30ean izango da Intsausti Jauregi aurreko lorategian, “Oroimenean” eskulturaren ondoan. Bost minutuko elkarretaratze isila eta lore eskaintza egingo dira, herriko biktimen oroimenean.
3
160
Alkateak herriaren esker ona adierazi dio Montte-ri “dultzaina eta herria hauspotzeagatik”. Txalkor Txistulari Taldeak omenaldia egin dio, eta Udalak bat egin du aitortza eta eskertza ekitaldiarekin. labur.eus/itipcwmh
1
189
Familiaren maitasunez inguratuta eta duela bi egun jaio zen bere lehen birbiloba ezagutzeko zain. Horrela ari da ospatzen gaur Inés Benítez Galán bere 100. urtebetetzea. Ana Azkoitia alkatea etxera joan zaio, Azkoitiko herriaren izenean zoriontzera. labur.eus/cr2nqy8i
4
502