Berria.eus (@berria) header
Berria.eus (@berria) profile picture

BERRIAren kontu ofiziala. FBen eta IGen Berriaegunkaria; YTB-en BerriaTB. Egin zure ekarpena: https://teapawt.net/t.co/MvesILihJ7 - Aldi hau kontatzeko.

Euskal Herria
Joined September 2007
Photo by Berria.eus (@berria)Photo by Berria.eus (@berria)Photo by Berria.eus (@berria)Photo by Berria.eus (@berria)Photo by Berria.eus (@berria)Photo by Berria.eus (@berria)Photo by Berria.eus (@berria)Photo by Berria.eus (@berria)Photo by Berria.eus (@berria)Photo by Berria.eus (@berria)
🗣 Zigor Ibarzabal. Euskal Herriko Ikastolek estrategia digital berria dute: ez dute pantailarik erabiliko HHn eta LHko lehen bi mailetan, eta LH5etik aurrera utziko dizkiete ordenagailuak ikasleei.> berria.eus/euskal-herria/zig…
80
Martxoak 3 elkarteak erakusketa batekin itxiko du 50. urteurreneko egitaraua. Astelehenean irekiko dute '1976-M3-2026: Oroitu eta kontatu' izeneko erakusketa Zabalganeko gizarte etxean, eta azaro guztian zehar egongo da bertan. Bisita gidatuak egingo dituzte ostegunero. berria.eus/euskal-herria/mar…
110
Polizia kostaldea zaintzen ari da Lapurditik iparraldera, kokaina fardoak irits daitezkeelako. Gendarmeek uste dute hamabost tona kokaina zeramatzan itsasontzi batek uretara bota zituela kokaina fardoak. berria.eus/euskal-herria/pol…
1
100
Estres termikoa, gizarte arrakalen anplifikadore. Beroak gorputzari bere tenperatura behar bezala erregulatzea zailtzen dionean agertzen da estres termikoa. Naia Ormaza ikertzaileak ohartarazi du klima larrialdiak arazoa areagotuko duela, eta gizatalde kalteberenei eragingo diela gehien.> berria.eus/bizigiro/estres-t…
120
🗣 Viviane Straub. Azken lau urteetako lanak bildu ditu Viviane Straub artistak 'Presa' erakusketan. Zumaiako Oxford aretoan ikusgai izango dira igandera arte. Errekatik jasotako hondakinekin egiten du lan.> berria.eus/bizigiro/neure-bu…
201
#BERRIAikasgela Toki askotan daude energia komunitateak, baina sarri askotan, proiektuak aurrera eramateko garaian, baliabide eskasak dituzte. Horri aurre egiteko osatu dute Ehnergia komunitateen sarea, Udalbiltzaren bultzadaz. Aritz Otxandiano da lehendakaria. berria.eus/ikasgela/berriak/… berria.eus/ikasgela/berriak/…
246
🎧 Berriketan saioa: Alderdi arabiarrek izan dezakete Israelgo Gobernua osatzeko giltza. Beñat Mujika Telleria BERRIAko kazetariak aztertu ditu Israelgo hauteskundeen emaitzak eta gobernua osatzeko aukerak👇 berria.eus/podcastak/berrike…
312
Gaztaroko ametsen eta helduaroko errealitatearen arteko talka, poesia bilakaturik. Jon Iturregik 'Oroiminaren hirietan aldaroka' poesia liburua idatzi du. Esperientzia pertsonaletatik abiatuta, izandakoaren gaineko nostalgian sakondu du, eta Z belaunaldiaren eguneroko estresa, bakardadea eta ezinegona jaso.> berria.eus/kultura/gaztaroko…
304
Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko». Igandera bitarte, literatura zaleen topagune izango da Usurbil, Booktegi jaialdiaren bosgarren aldian. Bea Salaberri, Harkaitz Cano, Lizar Begoña eta Iñigo Satrustegi izango dira gonbidatuen artean. Ruper Ordorikak kontzertua emango du.> berria.eus/kultura/gaur-hasi…
1
341
Espainiako Gobernuak esan du 69 hildako eragin dituen tren istripua arazo tekniko baten eta giza hutsen ondorio izan dela. Duela bi urte, Tren Istripuak Ikertzeko Espainiako Batzordeak neurriak eskatu zituen giza hutsegiteen arriskua «arintzeko». berria.eus/mundua/arazo-tekn…
446
Salgai daude jada euskal selekzioaren partidarako sarrerak, Euskadiko Futbol Federazioaren webgunean, 30 euroan. BERRIAlagunek %25eko deskontua izango dute. Venezuelaren aurka ariko da, azaroaren 14an, San Mamesen. berria.eus/kirola/dena-prest… berria.eus/kirola/dena-prest…
484
Berria.eus retweeted
Urriaren 30eko #lehena Nafarroan PAI eskaintzen duten D ereduko ikastetxeen %57k utzi egingo dute programa | Adimen artifizialerako herri estrategia aztertzea adostu dute EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk #BERRIAlagun​ok eskura duzue biharko egunkaria PDFan: berria.eus/hemeroteka-berria…
3
1
840
Athleticek 1-6 irabazi dio Prati Kopan, eta hurrengo kanporaketan izango da. Kanporaketari oso serio aurre egin diete zuri-gorriek, eta nagusitasunez hartu dute mendean Kataluniako taldea. Maroanek, Robert Navarrok, Nico Serranok, Vizcayk, Imgak eta Seltonek egin dituzte golak. berria.eus/kirola/athleticek…
1
522
25 urte euskarazko lehen hedabide digitala sortu zenetik. Luistxo Fernandezek sortu zuen 'Sustatu', Codesyntax enpresan. Ondotik etorri ziren gehiago: 'Zuzeu', 'Zinea', 'Ttap', 'Elhuyar zientzia', 'Matx', 'Bada'... berria.eus/komunikazioa/25-u…
4
5
779