BERRIAren kontu ofiziala. FBen eta IGen Berriaegunkaria; YTB-en BerriaTB. Egin zure ekarpena: https://xitter.cf/t.co/MvesILihJ7 - Aldi hau kontatzeko.

Euskal Herria
Joined September 2007
Urriaren 25eko #lehena Manifestariek kaleak hartu dituzte | Hamabi dominarekin itzuliko da etxera euskal selekzioa #BERRIAlagun​ok eskura duzue biharko egunkaria PDFan: #BERRIAlagun​ok eskura duzue biharko egunkaria PDFan: www.​berria.​eus/hemeroteka-berria.​html
1
1
395
Ados PIlotako pilotariek Madrilgo Jai Alai frontoian jokatu dute. Hori egitea lortu duten lehen emakumezko pilotari profesionalak dira. Iturriagak eta Mendiburuk 22-20 hartu dituzte mendean Barrokal eta Olatz Ruiz de Larramendi. berria.eus/kirola/ados-pilot…
324
#txapelpekoak Aitona zaharraren bertso berriak. Amets Arzallusek batu ditu puntu gehien Lekunberrin, 746,5, eta Bilborako sailkatu da. Gibeletik Gaztelumendi (733), Alkaiza (689,5), Illarregi (674,5), Galletebeitia (664), eta Pagonabarraga (624). berria.eus/kultura/euskal-he…
545
«Erresistentziara batzeko» deia egin du itsasadar azpiko tunelaren kontrako mugimenduak. Manifestazioa egin dute Getxon, egitasmoa bertan behera utzi eta horren dirua garraio publikorako erabil dezatela eskatzeko. Mobilizazioa amaitutakoan, kanpaldia hasi dute Artatza parkean. berria.eus/euskal-herria/err…
2
3
589
🗣Oihana Etxebarrieta, EH Bilduko Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua: «Garai honek ez du grisik onartzen; oso argi dugu nor dagoen bloke bakoitzean». berria.eus/euskal-herria/gar…
4
14
880
Altuna III.ak Lasori irabazi dio, eta lau eta erdikoan segitzeko aukerei eutsi die. Amezketakoa 22-13 gailendu da, eta ia txapelketatik kanpoan utzi du Bizkarreta-Gerendiaingo pilotaria. Garaileak partida serioa jokatu du. Beste multzoan Elordik 22-20 irabazi dio Ezkurdiari, eta hura ere bizirik da txapelketan. berria.eus/kirola/altuna-iii…
369
Beñat Gaztelumendiren bakarkako lana izan da Larraun-Lekunberriko saioko bertso hautatua #txapelpekoak
1
12
1,214
Amets Arzallus Antiak irabazi du Larraun-Lekunberrin jokatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako saioa Kronika, laster, berria.​eus atarian #Txapelpekoak
1
10
800
Europako udal ordezkari aurrerakoien topaketa egin dute Iruñean, «ultraeskuinaren aurrean sareak ehuntzeko». EH Bilduk, European Left Alliancek eta European Free Alliancek ‘Herriak lidergoa hartu’ lelopean jardunaldiak egin dituzte ortziralean eta larunbatean, Iruñean. Europako ehun udal ordezkari aurrerakoik baino gehiagok parte hartu dute. berria.eus/euskal-herria/eur…
1
4
566
Joan den ebiakoitzean bezainbat jendek manifestatu du Baionan, eta istiluak izan dira herriko etxe aitzinean. Bortz mila pertsona inguruk protesta egin dute tren geltokitik abiaturik. Suprefeturaren eta herriko etxearen heinean Frantziako Poliziak gas negargarria bota die manifestariei behin eta berriz. berria.eus/euskal-herria/joa…
2
6
785
Memoriak hartu du enparantza. Etxetxo taldearen eskutik, memoriaren ibilbidea osatu dute Lezon. Kaxkoan bertan, izenik ez zuen toki bat Oroimenaren Plaza izendatu dute. Han omendu dituzte frankistek hildako 53 herritar. berria.eus/bizigiro/memoriak…
1
1
876
Auto ilara luzeak sortu dira Irunen, Poliziaren kontrolak direla eta. Poliziak kontrolak jarri ditu, Ipar Euskal Herriko nahiz Frantziako protesten harira. berria.eus/euskal-herria/aut…
885
Zaintza aringarri pediatrikoak «errealitate» bihurtzeko exijitu du Hil Argi elkarteak. Gehiago Gara ekimeneko kideek nabarmendu dute gaixotasun sendagaitzak dituzten haurrek bizi osoan behar dutela zaintza, ez soilik hil aurretik. Horretarako, eskatu dute diziplinarteko lan taldeak sortzea, lurralde denetara iristea eta formakuntza ematea. berria.eus/euskal-herria/zai…
487
Salatu dute Gasteizko Udalak eta zenbait komunikabidek «kriminalizatu» egin dutela Santsomendin etxegabetutako familia. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren arabera, familiari ez diote bizilekurik eskaini, eta «gezurra» esan dute jasotzen dituzten diru laguntzen inguruan: «Helburua argia da: gezurrak zabaltzea». berria.eus/euskal-herria/sal…
1
8
9
1,496
[ZUZENEAN] Sei bertsolari ari dira gaur kantuan Lekunberrin, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Gorka Pagonabarraga, Saioa Alkaiza, Xabat Galletebetia eta Xabat Illarregi. #txapelpekoak berria.eus/zuzenean-euskal-h… berria.eus/zuzenean-euskal-h…
2
586
Iñaki Montes «ilusioz gainezka eta presiorik gabe» joango da Australiara. Lehendabiziko aldiz arituko da tenislari nafar bat Grand Slam batean. Ibilbidean hamaika lesio izan baditu ere, 24 urterekin ATP sailkapenaren 175. postura heldu da Montes, eta horren bitartez sailkatu da Australiako Irekiaren aurreko fasera. berria.eus/kirola/inaki-mont…
446
Athleticek suspertu egin nahi du, eta Realak bolada onean jarraitu. Bi taldeak etxean arituko dira. Zuri-gorriek Getaferen aurka neurtuko dituzte indarrak; Oihan Sancet gabe egingo dute, ez baita garaiz osatu. Txuri urdinek, Yangel Herrera eta Jon Mikel Aramburu deialdian direla, Levanteren kontra jokatuko dute. berria.eus/kirola/athleticek…
1
484
Ikusi eta ikasi. <p>Iragarpenak bete eta Flavio Bolsonarok Lula da Silva garaitzen badu bihar Brasilgo hauteskundeetako bigarren itzulian, Mexiko izango da, Uruguai txikiarekin batera, Latinoamerikan ezkerraren esku geratuko den pisuzko herrialde bakarra. Ikusteko dago, baina horrela gertatuko balitz, Claudia Sheinbaum presidentearen gobernuari oso gaitz egingo litzaioke AEBetatik heltzen zaizkion oldarraldiei eustea. Brasilgo azken bi hamarkadetako ibilbideak ikasgai garrantzitsuak uzten dizkio Mexikori, eta horixe da ezker eta eskuin, nork bere asmoei erreparatuz, hizpide izan dutena aipatu hauteskundeetako lehen itzuliko emaitzak plazaratu zirenetik. Viri Rios adituaren esanetan, adibidez, ikasgairik funtsezkoena zera litzateke: irmotasun subiranista ez dela nahikoa izan porrota eragozteko.</p> berria.eus/mundua/analisia-m…
431
🗣 Oihana Etxebarrietak azaldu du A-29ko bozetan zer dagoen jokoan: «Inboluzio izugarria ala eskubideetan aurrerapausoak ematen jarraitzea». berria.eus/euskal-herria/gar…
484