Egun on!
Hemen duzue aste honetako egitaraua:
📖 Bihar, asteartea, Leer Adrede irakurle taldearen saio berria. Oraingo honetan, "Borradores de futuro" liburuari buruz arituko gara.
📖 Ostegunean, Kuttunak irakurle txokoaren saio berria. Maddalen Subijana Puelles gonbidatua izango dugu eta "Funtzionarioak esan zuen" liburuaz arituko gara.
📚🔥🍀 Hona hemen apirileko egitaraua! Liburu aurkezpenak, irakurle taldeak eta... Liburuaren Nazioarteko Eguna!!! Gorde datak!
Indarrez hasiko dugu astea Eva Forest Liburutopian:
📕🇵🇸 Asteartean, Hassan Kanafaniren "La revolución palestina de 1936-1939" liburuaz mintzatuko gara Taher Ali eta Iñaki Gil de San Vicenterekin.
Bihar, M 17, Eva Forest Liburutopia itxita egongo da. Gora langileon borroka! #grebaorokorra.
Kaixo! Hemen duzue datorren asteko egitaraua:
📖 Asteartean Leer Adrede irakurle taldearen saio berria. Oraingo honetan, "Atrapados en el hielo" liburuari buruz arituko gara.
📕🌹 Asteazkenean, Artefaktu sutzaileak argitaletxeak ekarritako Tomás Etxabe eta Behe Bandaren "Gasteiz 76" liburuaren aurkezpena izango dugu.
3 iniziatiba berri ditugu hurrengo hileetarako:
📚🕵🏽Kamarada klandestinoaren 2. Edizioa. Apuntatu liburu dendan eta parte hartu liburu trukaketa klandestinoan. Esan zeintzuk diren zure gustuak eta zure kamaradari bidaliko dizkiogu Apirilaren 23an liburuak elkartrukatzeko.
🍀📕Bigarrenik, aurreko urtean bezala, Marxen Kapitala zozketatuko dugu beste behin. Kafetegian egongo da zenbakiak hartzeko aukera.
📚🔥Hementxe duzue martxoan zehar izango ditugun ekintzen informazio guztia. Hartu itzazue zuen agendak eta kolorez bete!
Hurrengo astean hitzordu garrantzitsua daukagu Eva Forest Liburutopian. Kristina Pozo Sevilla, idazlea, eta Santi Cobos gurean egongo dira "CATERVA. Una cartografía de la violencia sexual contra la infancia" liburuaz hitz egiteko.
Ez galdu aukera!
🔴 Karl Marxek eta Friedrich Engelsek Manifestu Komunista argitaratu zuten 1848ko otsailaren 21ean.
Horregatik Eva Forest Liburutopian egitarau berezia prestatu dugu egun honetarako.
Datorren astean hiru hitzordu dauzkagu!
📚 Asteazkenean, @hedoi_etxarte|ren "Izen baten promesa" liburuaren aurkezpena.



















