
#Soraluze-ko orainkaria. Azken berriak sarean. Jarraitu gaitzazu Facebooken ere https://teapawt.net/t.co/qaEf4IRKt7…
Soraluze, Euskal Herria
Joined April 2011
- Tweets9.5K
- Following294
- Followers656
- Likes1.2K
Gaur goizean, Plaza Zaharreko harmaila berriaren parean zeuden lau platanondo bota egin dituzte. Soraluzeko Udalaren zerbitzu teknikotik esplikatutakoaren arabera, URA Agentziak eskatuta bota dituzte zuhaitzok. barrena.eus/soraluze/1794994…
78
Gaur eguerdian milaka herritar batu dira Eibarren, euskal gehiengo sindikalak deitutako manifestazioan, 8.000 pertsona, haien arabera, azken urtetako manifestaziorik jendetsuenean. barrena.eus/eibar/1794406332… @ELA_Sindikatua @LABsindikatua @ESKsindikatua @EtxeSindikatua @etxalde_EH
130
( BIDEOA) Eibarko manifestazioa, bukatu berritan, datu zehatz barik oraindik, baina benetan jendetsua izan da. Adibide modura, manifa burua Toribio Etxebarriara ailegatu denean, oraindik herritarrak Fermín Calbeton kaletik pasatzen zebiltzan. barrena.eus/debabarrena/1794…
1
120
Euskal Herriko Gazta eta Esnekien V. Azokan, zortzi kategoriatan, gazta lehiaketa egin zuten atzo, Esneki lehiaketa. Zazpi lurraldeetako 35 gaztandegitako 91 produktu izan ziren lehian. Eta ahuntz-gazten mailan, Soraluzeko Egotzakoa izan da txapeldun. barrena.eus/soraluze/1794125…
(ARGAZKIAK) Plaza Zaharreko harmaila berrian, eskaileretako baranda jartzea falta da , eta bi eserleku. Harmailaren beheko aldeari dagokionez, berriz, joan den astean bukatu zuten ibai ondoko egurrezko plataforma. barrena.eus/soraluze/1793970…
1
126
Suak hartu du Erregetxeko edukiontzi urdina. 19:43an jaso dute abisua eta su-itzalgailuekin joan dira. Edukiontzia errepidera atera dute, beste edukiontziek zein autoek sua har ez zezaten eta sua emendatu dute. Momentuz ez dakite zelan piztu den sua. barrena.eus/soraluze/1792607…
73
Goizeko hamarrak aldera, basurde batek eraso egin dio Karakate alderantz paseoan zihoan emakume bati. Basurdeak zauriak eragin dizkio gorputzeko hainbat lekutan eta emakumea Donostiako ospitalera eroan dute anbulantzia medikalizatu batean. barrena.eus/soraluze/1791106…
172
Marraskilo Tour eguraldi ezin hobearekin, eta antolaketa bikainarekin joan da. Gainera, handituta etorri da, 215 bat partaiderekin. Bertakoak zein bisitariak izan dira. Eroriko bat izan da, hori bai, eta, itxituraren bat ondo itxi barik geratu da. barrena.eus/soraluze/1791052…
Asmoa da sikatutakoan kalea zabaltzea, kontrakorik ez bada, astelehenean, irailaren 21ean izango da hori. barrena.eus/soraluze/1789744…
63
Plaza Barrixa beteta zela egin da Asier Herizen eta Iñaki Saezen 25. urteurreneko ekitaldia. Egiari Zor Fundazioak salbuespeneko espetxe politikaren eta urrunketaren krudelkeria eta ondorio latzak salatu eta lege erreforma aldarrikatu du. barrena.eus/soraluze/1789242… @EgiariZor
Baltegieta kaleko galtzada-harriak konpontzeko lanen baitan, azken tramuan ari dira lanean egunotan. barrena.eus/soraluze/1789051…
44
Irailaren 23ra arte edo dauden 200 lekuak bete arte egongo da zabalik izen-ematea. barrena.eus/soraluze/1789127…
36
Bi gazteen heriotzaren 25. urteurrena bete da irailaren 8an, eta, ekitaldi berezia egingo dute bihar. 19:00etan da, Plaza Barrixan, eta Herizen eta Saezen senideez eta lagunez gainera, Egiari Zor Fundazioko ordezkariek ere hartuko dute parte. @EgiariZor
barrena.eus/debabarrena/1789…
Mendiko urei buruzko batzarrean, EHNE sindikatutik esplikatu zuten injustiziaren aurrean, Jaurlaritzak 2017ko agindua aldatzeko bidea lantzen dihardutela, eta emaitza positiboak lortzeko, bide hori elkarrekin lantzeko beharra azpimarratu zuten. barrena.eus/soraluze/1785412…
139
Asmoa da oporretara joatea petrilaren esparrua txukun lagata eta zintarriak (bordilloak) eraikita. Aste honetan eta datorren astean egin nahi dituzte lan horiek. barrena.eus/soraluze/1785314…
118
(ARGAZKI SORTA) Gazte Eguna da gaur Soraluzen, eta topera dabiltza herrikoak. Karro-poteoa, bazkaria, zapi-jolasa, aulkiena… denetarik egin dute eta oraindik ere egingo dute eguna bukatu baino lehen. barrena.eus/soraluze/1784821…
1
2
242
Uztailaren 13an hasi zuten greba mugagabea Bergarako eta Zarauzko Ibilgailuen Ikuskapen Teknikoko (IAT) langileek, ITASUAkoek. Eskatzen dute “sektore berean, lan bera egiten duten langileen arteko berdintasuna eta justizia”. barrena.eus/soraluze/1784638… @LABsindikatua @ELA_Sindikatua
149
Gaur eta bihar ere izango dira zesta-puntako ikastaroak; nahi duen edozein bertara daiteke. 16:00-20:00etara dira eskolak. barrena.eus/soraluze/1784571…
2
295
(BIDEOA) Iaz ikasitakoari aurtengoa gehitu, eta bi urteotako eskarmentua gogotsu eta indartsu haizatu zuten Batukada Feministako kideek Nerea Mendiaren gidaritzapean. barrena.eus/soraluze/1784571…
133
(BIDEOA) Motor gainean, ondo irabazitako galoiak eta eskarmentu handia dituztela erakutsi zuten Justribó eta Pascuet pilotuek, eta zur eta lur laga zituzten ikusleak. barrena.eus/soraluze/1784459…
69